Honako hau Ishayen antzinako teknika bat da, harremanetara bakea ekartzeko balio duena.

Egunean behin bakarrik erabili beharko zenuke, eta ez bost minutu baino gehiago. Erabili teknika inozentziaz, ezer espero gabe eta epaitu gabe. Ondorio sakonak izan ditzake.

1. Lehenik eta behin, eseri eroso eta itxi begiak. Utzi zure buruari espazio maitakor batean egoten. Gogoratu maitatua izan zinela sentitu zenuen une bat. Zure burua espazio maitakor batean jartzeko gai ez bazara, jarri egoera neutral batean: teknikak eraginkortasun berbera izango du.

2. Irudikatu zure bihotzetik hedatzen den eta inguratzen zaituen arrosa koloreko argi maitekor bat.

3. Orain, ekarri gogora zure buruaren irudi maitekor bat. Zure bizitzako edozein unekoa izan daiteke. Ezin baduzu irudi maitekor hori aurkitu, ekarri irudi neutral bat. Ezin baduzu inolako irudirik ikusi, nahikoa izango da asmoa edukitze hutsarekin.

4. Ipini zure buruaren irudi hori inguratzen zaituen argi arrosazko burbuilaren parean, eta imajinatu irudia argi arrosaz estaltzen duzula. Behin irudia estalita, utziozu joaten.

5. Gero, ekarri gertuko senide bakoitzaren irudi maitekor bana –amarena, aitarena, anai-arrebena, seme-alabena… –, baita hilda badaude ere. Estali pertsona bakoitza argi arrosazko esfera batez eta, gero, utziezu joaten eta jarraitu hurrengo pertsonarekin.

6. Ekarri karga emozionala edo deserosotasuna eragiten dizkizun edozein pertsonaren irudia. Estali argi arrosa maitekorrarekin eta utzi joaten. Pertsonaren batekin zailtasunak badituzu irudi maitakor bat gogora ekartzeko orduan, imajina ezazu zure aurrean; hori egiteko gai ez bazara, irudikatu zugandik oso urrun dagoela eta beste norabaitera begiratzen duela.

7. Utziozu edonori agertzen, estali argi arrosaz eta utzi joaten.

8. Beste inor agertzen ez bada, ariketa amaitu da. Ireki begiak.

Oso erraza da.

Ezin baduzu argi arrosa maitekor bat irudikatu, ez kezkatu: nahikoa da hori egiteko asmoa izatearekin.

Ariketa egiten ari zarenean, estali argi arrosaz agertzen den edozein pertsona: ez baztertu inor. Behin eginda, egintzat eman itzazu gaurkoz, eta pentsatu ez dituzula zertan berriro egin beharko.

Norbaitekin amaitzen duzunean eta harekin ariketa berriro egiteko beharrik ez duzunean, ohartuko zara.

Teknika hau praktikatzen ari zarenean inor agertzen ez bada, egin ezazu zuretzat. 5 segundo baino ez dituzu beharko.

Sinpleegia dirudi ezer aldatzeko, ezta? Baina… eta ezer aldatuko balu? Zure harremanetara bakea ekarriko balu? Hartuko al zenituzke minutu batzuk egunero egiteko?

Probatu ea zer gertatzen den. Egizu egunero eta egon magia ikusteko prest.

Teknika hau The Bright Path taldeko Ishayok partekatzen dugu. The Bright Pathen meditazio teknikei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.thebrightpath.com.

Deskargatu eta partekatu...